ANAITASUNAKO II. XAKE MARATOIA.

(2015eko urtarrilaren 3an, Iruņean).

 

 

 

            Eguna:

 

            2015eko urtarrilaren 3an.

 

            Tokia:

 

Anaitasuna Kultur, Jolas eta Kirol Elkartea (Iruņeko Lopez-Sanz Doktorearen kalea, 2).

 

            Ordutegia:

 

            Goizean: 10:00etatik 14:00etara. Atsedena: 14:00etatik 16:00etara. Arratsaldean: 16:00etatik 20:00etara. Sari banaketa: Torneoa amaitu ondoren.

 

            Izen ematea:

 

            10 euro. Arratsaldean hasiz gero, 5 euro.

 

            Sakelako telefono honetan: 696 18 51 05. Helbide elektroniko honetan: “javierpmarchal@hotmail.com”.

 

            2015eko urtarrilaren 2an amaituko da epea.

 

            Joko sistema:

 

Masnou sistema. Jokalarien bi heren beti aritzen dira jokoan, heren bat zain geratzen den bitartean. Galtzen duenak mahaia uzten du. Berdinketa eginez gero, pieza zuriak eraman dituenak uzten du. 5 minutuko partidak dira hasieran. Gero, irabazleak 4 minutu soilik izaten ditu. Berriz irabaztekotan, 3 minutu. Irabazten segitzen badu, 3 minutuko denbora mantentzen du. Berdinketa egitekotan, hurrengo partidan bi jokalariek 5 minutu dituzte. Berdinketak ez du balio puntuatzeko, baina berdinketa kopurua torneo bukaeran ezberdinketa egiteko lehenengo bidea da (bigarrena gutxiago izatea jokatutako partidak). Mahaia mantentzen duenak kolorea aldatzen du. Lehenengo postuan bi jokalari berdinduta bukatuz gero, kolorea zozkatuko da, zuriek minutu bat gehiago izanen dute eta berdinketak beltzei emanen die torneoa. Ranking-aren arabera, hasieran zozkatuko dira koloreak.

 

            Edozein momentutan jokalari batek uz dezake torneoa eta geroago berriz sartu. Nahi hainbat aldiz egin dezake hori, epaileari beti jakinarazita.

 

            Partida gehien irabazten duenak irabazten du maratoia.

 

Sariak:

 

            Inskripzioen % 75a sarietarako izanen dira. Lehenengoarentzat, diru horren % 40; bigarrenarentzat, % 30; hirugarrenarentzat, % 15; laugarrenarentzat, % 10; bosgarrenarentzat, % 5.

 

         2013. URTEAN, ANAITASUNAKO I. XAKE MARATOIKO AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Eduardo Burguete Archel.

2)    Iņigo Martinez Martin.

3)    Miguel Muņoz Arana.

4)    Ivan Tetimov.

5)    Gonzalo Mombiela Martinez.

6)    Kiko Sanchez Salazar.

7)    Javier Yaben Muņoz.

8)    Carlos Perez Marchal.

9)    Miguel Argaya Urdaniz.

10) Antonio Lisarri Tomas.

11) Gorka Argandoņa Salinas.

 

Beste jokalari batzuk aritu ziren, baina egun berean Sakanako XIV. Xake Txapelketan izan zen kopurura (33) iritsi gabe.

 

 

 

2014-12-29.

 

Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.